Zer da lehiaren defentsa

LEA/AVC honako hau ikertzen ari da: enpresen arteko lehiaren aurkako akordioak, Nagusitasunezko egoeraz abusatzeak eta EAEko merkatuetako lehiari kalte egiten dioten debekatutako beste jardunbide batzuk.

zer da lehiaren defentsa

Eskumen horiek baliatzean, Lehiaren Euskal Agintaritzak honako eskumen hauek ditu:

  • Isun zehatzaileak jartzea Lehiaren Defentsari buruzko Legea urratzeagatik.
  • Isun hertsatzaileak jartzea beren ebazpenetan ezarritako betebeharrei dagokienez, bai eta laguntzeko betebeharra ez betetzeagatik ere.
  • Kautelazko neurriak eta nahitaez betearazteko neurriak hartzea.
  • Isunak ordaintzetik salbuestea edo isunen zenbatekoak murriztea.
  • Enpresei eta enpresa-elkarteei ikuskapenak egitea.
  • Salatzaileei eta horien ondorioz kaltetuak izan diren hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainak kuantifikatzeko irizpideak ezartzea, organo judizial eskudunak hala eskatzen dienean.

Zein jardunbide dira lehiaren aurkakoak eta zein daude debekatuta?