Ekitaldiak

"Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean" jardunaldia (2020)

2020ko azaroaren 26an, Lehiaren Euskal Agintaritzak fair play finantzarioa eta ikus-entzunezko eskubideak lehiaren ikuspuntutik jorratu zituen San Mamesen egin zen "Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean" jardunaldiaren esparruan.

2020ko azaroaren 26an, Lehiaren Euskal Agintaritzak fair play finantzarioa eta ikus-entzunezko eskubideak lehiaren ikuspuntutik jorratu zituen San Mamesen egin zen "Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean" jardunaldiaren esparruan.

Alba Urresolak, Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak, eta Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidenteak, aurkezpen instituzionala egin zuten.

Alba Urresolak bere aurkezpenean azpimarratu zuen lehia-agintaritzen rola ikus-entzunezko eskubideak batera merkaturatzeko baldintzen bermatzaile gisa eta eskubide esklusiboak kudeatzeko modua, bereziki, plataforma handien bidez digitalizatzera jotzen duen kontsumoaren aurrean.

Jardunaldian, agerian geratu zen futbolak jarduera ekonomiko gisa duen garrantzia. Oso sektore arautua da, eta, gainera, lehiaren araudiaren mende dago. Hori dela eta, jardunaldian zehar, lehiaren arloko azken txostenak landu ziren.

Lehenengo mahaian "Fair play finantzieroa COVID eta bere ondorioak futbol klubetan" izan zen hizpide, eta honako hauek parte hartu zuten: Javier Tebas, LaLigako presidentea; Jon Berasategi, Athletic Clubeko zuzendari nagusia; eta Juan Luis crucelegui, Nazio Batuen Lehia Politiken eta Kontsumitzaileen Babesaren Saileko burua.

Jardunaldiaren bigarren zatian "ikus-entzunezko eskubideak" aztertu ziren, eta honako hauek parte hartu zuten: Andreu Camps, Espainiako Futbol Federazioko idazkari nagusia; Javier Tebas, LaLigako presidentea; María Tato, Espainiako Futbol Federazioko Emakumeen Futboleko zuzendaria; eta Amaia Gorostiza, Eibar KSA Kirol Elkarteko presidentea.

  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 1
  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 2
  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 3
  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 4
  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 5
  • Lehiaren eskubidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean. Img 6
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Rafael Moreno "Pitxitxi"
BilbaoBizkaia (Espaa)